Teknologia albisteak

Tailer bereziak Ruben Fuentes artista kubatarrarekin Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Arteko TAILERRA
2009-04-11 : 12:04

Ekologia zein birziklaiarekin sentsibilizatuta, Arteko TAILERRAk DONOSTIA KULTURAren laguntzarekin, GUTXIAGOREKIN GEHIAGO EGIN tailerra antolatu du, parte-hartzaileengan edertasunaren kontzientzia etikoa sortzeko helburuarekin. Kontzientzia hori lortu duen norbaitek, hondakinak ez botatzeaz gain, beste batzuen hondakinak jaso eta eraldatzeko kontzientzia ere eskuratu dezakeela uste dugu. bere ingurua aldatu eta hobetzeko gaitasuna duen heinean, “edozein pertsona artista bat da” (Beuys).

Ikastaro honen alde teorikoa, gazte zein helduentzako Okendo Kulturetxeko hitzaldi aretoan, apirilaren 14 eta 15ean, arratsaldeko 19:00-tan izango da.

Klase praktikoak, gazte zein helduentzako, apirilaren 15,16,17 eta 18an 10.00etatik 14:00tara Arteko TAILERRA-n izango dira.

GUTXIAGOREKIN GEHIAGO EGIN bizitza ekologikoago batetarantz sentsibilizatu eta bideratu nahi gaitu

Antolatzaileak : Arteko TAILERRA eta DONOSTIA KULTURA

Arteko TALLER

Arte Plastikoen Tailerra
Kale Laburra, 4
20001 Donostia
Tel: 605706391
taller@artekogaleria.com

Erantzun

Sartu