Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburua da Euskal Herria ezagutzea. Gure artean dauden etorkinek, aldizkako bisitariek eta diasporako euskaldunek Euskal Herria bere osotasunean hobeto ezagutzea da liburu honen helburu nagusia. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, arabieraz eta txineraz argitaratu da.
Argitalpena paperean eskuratzeko, idatzi hona: kulturabehatokia a bildua ej-gv.es
Digitalki, lau bertsio aurkitu ditugu PDF bertsioan (adi, dokumentu astun samarrak dira):
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Behatokiak dioenez,
Material hau, biztanle berrien parte handi bat, jarraian bertan biziz gero, eskubide osoko euskal herritar bihurtuko dela eta euren kultura eta ahaleginaz, hartzen dituen gizartearen onurarako, kultura-, gizarte eta zerga ekarpenak egingo dituztela kontuan hartuta egin dugu.Beste xede bat, atzerrira inmigratu zuten euskaldunen -hau da, diasporako euskaldunak deritzogunen- ondokoei euren arbasoen herrialdearen oinarrizko ezagutza ematea eta haien sustraiekin kontaktuan jartzea da.
Azkenik, turistentzako ohiko gidarekin konformatzen ez den aldizkako bisitariak, herrialdea ezagutzeko ezinbestekoak diren klabeak aurkituko ditu gida honetan.
Hizkuntza, kultura, arteak eta kultura-zerbitzuak xehetasun samarrez azaltzen dira. Baina irudi horrek osagabea zirudien gure komunitatearen bizimodua eta historia (gure gizartea, balioak, instituzioak, ekonomia, sistema politikoa eta gobernu-sistema) eta zerbitzuak aipatu gabe.
Aldez aurretik idatzitako liburuaren laburpen berridatzi eta zuzenduan oinarritutako dibulgazio-lana da eta ez dauka zertan Eusko Jaurlaritzaren irizpidea izan. Euskal Herriaren ikuspegi laburtu eta pedagogikoa eskaini nahi dugu. Baina, halaber, irakurtzen dutenentzat eragingarria izatea nahi dugu, euren kabuz, hemen aipatzen direnetako edozein arlo sakontzen ausart daitezen.
Euskal Herria ezagutzea, hiru probintziatan.
Ze beldur zegoen, argitaratu den garaian argitaratuta hurrengo gobernuak ez duela zabalduko? Begietan min ematen dit mapa zikin horrek, ohitzen joan beharko dugu.
Ea gutxienez baten batek ariketa mental bat egiten duen eta euskalkien mapako lurraldea eta bestea ezberdinak direla ohartzen den. Agian zer pentsatua emango dio.