Teknologia albisteak

Baionako webgune satiriko bat hersteko eskaera epaitegietan

Erabiltzailearen aurpegia
No Pasaran !
2009-04-13 : 10:04

LA FERME EN VRILLE internet-gune satirikoaren hestea eta kondenatzea galdatzen dute FNSEAk eta Laborantza Ganbara ofizialek. Gune honek salatzen zuen FNSEA eta Laborantza Ganbaren politikaren ondorioak: laborantza industrializatua eta oldarkorra, OGMak, pestiziden erabilera, gero eta ongarri kimiko eta urestatze gehiagoren erabiltzea, agro-erregaiak, lurrik gabeko laborantza eta etxalde tipien desagertzea. Gune hori Baionako Auzitegiaren aitzinera deitua da apirilaren 15ean, 9:30tan, auzi-lasterrean (référé).

Adierazpen askatasuna lanjeran ! Elkartasuna !

Adierazpen askatasuna lanjeran ! Elkartasuna !

Gure ihardokitzea La ferme en ville / On la ferme pas blogaren bidez antolatzen dugu. Helburua bikoitza da : adierazpen askatasunaren urratze saiakera hori porrotera ereman eta azkarkiago salatu FNSEA eta laborantza ganbara ingurumenaren sarraskiaren, laborari ttipien erahiltzearen eta gaizki jatearen arduradunak direla. Lagun gaitzazu askatasunen kontrako erasoa haien kontra itzultzen!

NO PASARAN!

Hitzordua la ferme en ville webgunean!

Erantzun

Sartu