ZuZeu albistari digitala ireki da
2009-04-15 10:04
ZuZeu sortu duen Gugeu enpresaren atzean Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria dago, ZuZeuren berri ematen duen Komunikariak foroko mezu honetan irakurri daitekeenez. Sustatu eta Sustatuko editore Luistxo Fernandez ere aipatzen ditu Etxeberriak hor, ekimen hau Sustaturekin elkarlanean abiatu nahi izan zuela, baina ezinezkoa izan dela partaidetza hori. "Behingoagatik euskarazko sarearen tripetan konpetentzia dagoela dirudi", zioen Hasier Etxeberriak Komunikariak-en.
ZuZeuko azalpen orrian Gugeu enpresak dio ekimena irabazi asmo gabekoa dela. Eta gehitzen du:
GUGEU enpresa, diru iturri desberdinak bilatzen saiatuko da, ZuZeu garatzen eta hobetzen joan dadin: erredakzioa handitzen, albiste agentzia eta argazki eta bideo databaseetan harpidetzak egiten, tresneriaz hornitzen . Asko baitu ibiltzeko ZuZeuk, eta horrexetan ahaleginduko dela hitz ematen du GUGEU enpresak.
Webgunea Wordpress software librearen gainean egina dago, eta badirudi Guebs enpresak egin duela: ZuZeun bertan bazkide teknologiko gisa agertzen da, bederen.
Erantzunak kargatzen...