Itsasoaren alaba dokumentala herriz herri eskaintzen ari dira. Horra trailerra:
Haizearen alaba, Haize Goikoetxea da. Bere aita, Mikel Goikoetxea, Txapela, GALek hil zuen, 1984an, alabak bi urte zituelarik. Hogeitabost urte beranduago, Haize haren arrastoaren bila hasten da dokumental honetan.
Datozen asteotan hainbat emanaldi dituzte han hemenka:
Josu Martinezek zuzendu du dokumentala, eta GITE-IPES-ek eskainitako Julio Araluze bekari esker egin da. Filmak webgunea ere badu.
Filmari buruzko informazio gehiago Ahaztuak-en blogean, Haize Goikoetxeari eta bere amari elkarrizketa Argia-n, eta kritika laburra baita Argian.
Erantzun
Sartu