Teknologia albisteak

Kazetari aditua unibertso digitalean

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-04-07 : 09:04

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Txema Ramirez de la Piscina unibertsitate irakaslea eta UEUkidearen Kazetari aditua unibertso digitalean liburua argitaratu du.

Egileak horrela laburbiltzen du bertako edukia:

Gaur egun, kazetariaren lana desafioz beteta dago: gizarte konplexu eta aldakorrean bizi gara. Kazetariari konplexutasun hori ahalik eta erarik argienean azaltzea eskatzen ari zaio, ohiko formula magikoa erabiliz: zehatz idatzi, argi komunikatu eta labur azaldu. Gertaera batzuk erraz makurtzen dira formula horren aurrean; baina, beste batzuk ez. Errealitateak alde asko ditu, ertz ugari, ñabardura franko. Horregatik, askotan, pilula magikoaren formulak ez du balio, arazo konplexu guztiak ezin direlako 20 segundotan azaldu. Bestelako formatuak behar dira, bestelako formulak. Orduan azaltzen da berriemaile espezializatua. Horretarako dago kazetari aditua: lehenengo eta behin, berez konplexuak diren fenomeno horietara aurreiritzirik gabe hurbiltzeko; bigarrenez, arazo horrek dituen alde guztiak zeintzuk diren detektatzeko; hirugarrenez, ñabardura horiek guztiak ulertzeko eta, azkenez, informazio hori guztia behar bezala transmititzen jakiteko. Horra hor kazetari adituaren funtsa, hitz lauz azalduta: hurbildu, detektatu, ulertu eta transmititu".

Liburua www.ueu.org web gunean eros daiteke.

Erantzun

Sartu