Teknologia albisteak
1

Pili Kaltzada KOM’09 jardunaldietan: “Merkatuak elkarrizketak dira”

Erabiltzailearen aurpegia
Komunikasten
2009-04-06 : 13:04

Aspaldi ezagutzen dugun esaldi hau ekarri zigun gogora Pili Kaltzadak, Euskal Herrian komunikazioa adituak, joan den astean egin zen Kom 09 topaketan. Innobasque-n komunikazio zuzendaria da gaur egun Pili Kaltzada. Hain zuzen ere, berrikuntzarekin lotu egin zuen komunikatzaile honek komunikazioaren abagunea krisi garai batean. Cluetrain manifestuaren tesietako batzuk azaldu zituen Kaltzadak, tartean nagusia, Merkatuak elkarrizketak dira.

Di-da-k bigarren urtez antolatutako KOM jardunaldietan Pili Kaltzadak “komunikazioa, berrikuntzaren kudeaketarako tresna estrategikoa” hitzaldia eman zuen, aurten berrikuntzaren europar urtea dela aitzaki.

Bereziki aipagarria iruditu zitzaidan ‘elkarrizketa’ren beharra. Behin baino gehiago entzun dugun “merkatuak elkarrizketak dira” baieztapen horri erreparatu behar diogu, komunikazioa sinesgarritasuna galtzen ari den garai honetan enpresan gure langileek eta bezeroek gure markari buruz esaten eta pentsatzen dutena kontuan izan behar dugu. Enpresa barruan eta kanpoan sortzen diren elkarrizketa horiek publizitatea baino sinesgarriagoak dira, dudarik gabe.

Gaur egun, egoera aldatu da. Ohiturak, tresnak, prozesuak, ekintzak... aldatu egin dira. Hain zuzen ere, hartzaileak aldatu egin dira, gure erakundea aldatu egin da, eta noski, gu ere etengabe aldatzen ari gara. Beraz, komunikazio-sistema aldatu behar da.

Aldaketaz jabetzek 95 aldaketa proposatzen dizkigute Cluetrain-ekoek. Hauek dira horietako batzuk:

  • Merkatuak elkarrizketatzea (“merkatuak elkarrizketak dira”)
  • Merkatuan pertsonak daude, ez sektore demografikoak. Honetan oso kontuan izan behar dugu segmentazioaren garrantzia.
  • Gizakien arteko elkarrizketetan gizaki-ahotsa behar da.
  • Merkatu globaletan, langile globalek komunikazio-bide globalek erabiltzen dituzte.

Berrikuntza irekia behar da (open innovation).

Berrikuntza ireki behar diegu eragile guztiei, barruko nahiz kanpokoei. Azken finean, oreka bilatu behar dugu. Horretarako hiru gomendio:

  • Komunikazio-intentsitate handiko guneak errentagarri bihurtu.
  • Entzun-ikusi eta parte hartu.
  • Molde berrietara egokitu.

Ondorioz, komunikazio integralera jo behar dugu. Komunikazio ireki horrek pisoa hartzen ari da. Hortaz, komunikazio tradizionaleko marketin, komunikazio gabineteak, komunikabideak eta euskarri korporatiboei gaur egungoak integratu behar diegu. Batetik, gizarte sareak eta elkarrizketak. Bestetik, kalitate-zirkuluak, internet-intranet, blogak eta lanabes berriak.

Enpresa baten barruan denok egiten dugu komunikazioa. Komunikazio plan integrala egiteko kudeaketa-eredutik abiatu eta lantalde guztietara zabaldu behar dugu, komunikazio-taldeak bilakatuz. Plan integral horretatik gure misioa eta orientabideak aterako ditugu ondoren estrategiak lerroratzeko.

Ondorioz, komunikazio integralera jotzea gomendatu zigun hizlariak. Enpresa baten barruan denok egiten dugu komunikazioa.

Hitzaldi osoa irakurtzeko sartu komunikasten blogean.

Erantzunak

Desplazatua
2009-04-07 : 02:07

Hitzaldi beraren beste kronika bat egin nuen nik ere blogean


Erantzun

Sartu