Teknologia albisteak

Peter Zumthor, Pritzker sariduna 2009an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-14 : 11:04

Pritzker Fundazioak Peter Zumthor arkitekto suitzarrari eman dio 2009ko Pritzker saria, arkitekturako Nobel saria, beste modu batean esateko. Pep sinatzen duen arkitektura-zale euskaldunak Zumthorren erakusketa bat ikusi zuen otsailean, eta irudi libre mordo bat argitaratu zituen ondoren. Horra horietako bat:


Municheko Jesus Bihotzaren eliza, 1996, maketa / © cc-by-sa: .pep

Interneten Pep edo .pep sinatzen duen arkitektura zaletu euskaldun hori ez dakigu nor den, baina Flickr-en irudi mordoa ditu, eta Din A0 arkitektura blogean ere idazten du, euskaraz ere bai.

Peter Zumthorren lanaren inguruan bada irudi libre gehiago Interneten. Bi eraikin eder iruditu zaizkigu hauek.

Bregenz-eko arte museoa:


© cc-by-sa: Rory Hyde, Roryrory

Saint Benedict kapera:


© cc-by-sa: Rory Hyde, Roryrory

Biak Zumthorren herrialdean daude, Suitzan, eta Roryrory argazkilariaren bilduman aurkitu ditugu.

Pritzker Sariaren historiako irabazleen artean Rafael Moneo nafarra ere bada, 1996ko irabazlea.

Erantzun

Sartu