Sustatu logoa Teknologia albisteak

Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoa

Sustatu
2009-10-17 12:10

Hor behean duzue Garzonen autoa osorik. Delituak eta konspirazioak frogatzen dituzten hainbat zantzu zerrendatzen ditu, horietako bat, hemen esan duguna:

01.08.2009.- La página web www.euskaltube.com inserta un videomontaje sobre la película “LOS ÚLTIMOS DÍAS DE HITLER”, en la que se caricaturiza al Ministro del Interior, reconociendo que “no tenemos ni idea por dónde se mueve la ETA”.

Filmaren izena ez dakite Entzutegi Nazionalean. El hundimiento izan zen gaztelaniazko izenburua, Der Untergang jatorrizkoa alemanez. Filmaren pasarte zehatz hori Interneteko meme ezagun batean errepikatzen da, iseka egiteko honi edo hari. Sustatun ere kontatu genuen abuztuan.

Auto horretan oinarrituta, Garzonek espetxeratu bidali ditu Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta; 11.000 euroko fidantza ezarri die libre uzteko Mañel Serra, Amaia Esnal eta Txelui Morenori; eta baldintzarik gabe aske utzi ditu Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz. Etxeberria oraintsu arte espetxean egon da preso, behin-behinean. Aste honetako kontu hauengatik protesta egiteko, manifestazioa dago deituta gaur arratsalderako, Donostian.

Entzutegi Nazionaleko autoa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu