EITB barnean gora-beherak, kargugabetzeak eta oposaketak tarteko
Berria eta Deia egunkariaren webguneetan azaldu izan dira informazio horiek:
- ETBko albistegietan kargugabetzeak (albistea gehigarri gisa ageri da, azpian, atxiloketen inguruko informazioaren ondoren).
- Radio Euskadiko oposaketak baliorik gabe gelditu direla.
Deiako artikuluak iradokitzen du oposaketako azterketen okerrak nahita eragindakoak izan zirela, inpugnazioa behartu eta prozesua baliogabetzeko asmoz. Susmo horren arrazoia litzateke prozesua aurreko zuzendaritzaren agintaldian hasi izana, eta oraingoak hori gogoko ez izatea.
Leioako kanpusean egindako probetara 143 kazetari zeuden deituta. Zenbait azterketa ziren egitekoak, baina Deiak dioenaren arabera, lehena bakarrik egin zuten, eta hartan ere datu susmagarriak tarteko: gako batekin identifikatu beharrean orria, izen-deiturak eta NAN zenbakia eman behar omen zen.
Deiak albistegietako kargu-gabetzeez ere informatu du asteburuan, eta guztia biribiltzeko, nola badirudien EITB gaizki uztea dela kontsigna, ETB2ko audientzia beherakadaz ere idatzi dute.
Erantzunak kargatzen...