Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kirmen Uribe, Espainiako Narratiba Saria

Sustatu
2009-10-14 15:10

Espainiar Estatuan ofiziala den hizkuntza batean idatzitako lanik onena iritzita eman dio saria Kultura Ministerioak, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriagatik. Gazteleratzen ari badira ere, oraindik euskaraz baino ez dute argitaratu lan hau. Bere lehen eleberria da, eta lehenago Espainiako literatur kritikarien saria ere jaso du.

Liburu berezia da, duen arkitekturagatik eta duen alde intelektual horregatik eta ez dut uste berez oso liburu erraza denik, baina irakurle arruntak oso harrera ona ari dira egiten. Irakurle bakoitzak bere aldetik ikusten du liburua, hain denez aberatsa.

Saria jaso baino lehenagoko Kirmen Uriberen hitzak dira Berrian, pasa den urtarrilean. Artikulua desagertu dela dirudi, baina badago Googleren katxean.

Kritika pare bat daude armiarman:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu