Teknologia albisteak
2

Bizkaiko baserritarrak kartelgile

Erabiltzailearen aurpegia
Goio Arana
2009-10-18 : 13:10

Bilbo eta Donostia batzen duen N-634 errepideko Bizkaiko zatiko bide bazterretan baserritarrek egindako kartel bitxiak daude ikusgai. Lehena, Zornotzako kanpoko aldean dago, Donostiarako bidean. Kartel maitagarri horrek bizkaiera, batua eta gaztelera nahastuz, piper "Txorizero sikuek" erosteko aukeraz ohartarazten ditu ondotik pasatzen diren auto gidariak.


Argazkiak.org | Txorizero sikue © cc-by-sa: goioarana

Bidean jarraituta, eta Durangora iritsi aurretik, mahasti toxiko baten kokapenaren berri ematen duen gaztelerazko kartela dago.


Argazkiak.org | Mahasti toxikoa © cc-by-sa: goioarana

Hizki handiz, bertako mahatsa batuko duenari edo ondotik pasa litezkeen balizko lapurrei jakinarazten die landareei botatako botika gogorraren arriskuaz: "Ez jan. Tratamendu gogorra".

Mahats kontuekin jarraituta, baina N-634 errepidea alde batera utzita, Elorrion egon zen egun batez ikusgai hirugarren horma-irudia, hain zuzen ere, Gazeta auzoko Estenibar baserrian pasa den larunbatean egindako mahats biltze egunean. Guk, egun horretako argazki bilduma polit honetan ikusi dugu baserritar "ilustratuen" adibidea.


Creative Commons Aitortu © cc-by: Joxe Aranzabal

Euskara finean, mahatsa biltzen hasi aurreko funtzionamendu eta segurtasun oharrak azaltzen dira kartelean baina, oso kontuan hartu beharreko informazioa ahaztu barik: lana bukatu ondoren... erromeria!

Erantzunak

gorka
2009-10-19 : 13:18

jaja!! oso kartel onak. Facebook bidez erantzun nahi nuen baina ezinezkoa izan zait...



Horrelako kartelen inguruan Facebook-en orrialde bat sortu berri det. "letra pequeña" du izena bisitatu nahi baduzue...



xiber
2009-10-19 : 14:20

Artean ikusi neban iaz beste kartel bat: mintegi bat zen eta euskara hutsez jartzen eban: OFERTOIA. Kuriosoa hori be.

Erantzun

Sartu