Xabier Silveiraren potoak eta haserrea
Pare bat kronika, saio osoa baloratzeko, Argia.com-en eta Bertsoa.com-en.
Silveirak txukun egin zuen bere lana azken ariketa iritsi arte, kartzelakoa. Horretan, azkeneko tokatu zitzaion, eta ordubete egin zuen taulatik aparte, beste guztiak kantatu bitartean. Eta egokitu zitzaion gaia, eta hiruna bertso bota zituen, eta hiruetan egin zuen poto bana Silveirak. Publikoan baten batek pentsatu zuen nahita ere egin ote zuen, ikusita aurretik Txapelketako antolakuntzarekin tirabiraren bat izan duela, baina ez, ez dirudi halakorik izan zenik: puntuak jaso aurretik, agurra ere kantatu zuten bertsolariek, eta han Silveirak normal eta egoki eman zuen agurra, ez zen protesta zantzurik izan, ezta egindako potoen aipurik. Deskuidoan eskapatu zitzaizkion hiru poto, eta konturatu ere ez zen egin.
Ondoren, puntuaketak jakiteko garaia iritsi zen. Lehen sailkatutik hasi ziren, eta Iker Zubeldia lehena. Silveira, berez urduria, are urduriagotzen hasi zen taulan zain zegoela. Gero, bigarrena, hirugarrena... Bosgarren postua eman zion puntuaketa jakin zuenean, Silveirak oholtzatik salto egin, eta hanka egin zuen. Agian berak ere mamuen susmoa izan zuen, zantzu guztien arabera ez baitzen jakitun une horretan poto egin izanaz.
Bertsoa.com-ek dioenez, ondoren kazetariekin egotera itzuli zen, jakin zuenean zer gertatu zen, hiru poto horiek zigortu zituztela epaileek oso zorrotz.
Hauexek izan ziren puntuaketak.
8ko handia 8ko txikia Puntu-erantzunak 10eko txikia Kartzela Denera
Iker Zubeldia 134,5 135,5 128 122 123 643
Iratxe Ibarra 126 119 122,5 130 130 627,5
Unai Agirre 123 114,5 130,5 127,5 126,5 622
Joxe Munduate 128,5 121,5 128,5 118 112 608,5
Xabier Silveira 141 126 120,5 126,5 81,5 595,5
Oihane Perea 109,5 113,5 95 112 128,5 558,5
Erantzunak kargatzen...