Sustatu logoa Teknologia albisteak

Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren

Mikel Iturria
2009-11-28 09:11

Dena asteazken arratsaldean hasi zen. Bozeramaile aho beroak kontua zabaldu zuen twitter-en eta lehen mezu gisa, aktan jasoa gordetzeko modukoa:

Que cela serve de leçon a la presse (Komunikabideentzako irakasgaia izan dadila hau)

Etsai asko izango ditu, zeren di-da montatu zen kanpaina Léfebvre jaunaren twitter kontua blokeatzeko. Eta 24 ordutan bertan behera utzi zuen twitter-ek aipatu kontua.

Baina bueltan da berriro, lehen bezain harroxko.

I'm BACK, merci pour votre soutien massif et vos nombreux mails ! (Hementxe naiz berriro. Eskerrik asko zuen babesagatik eta zuen mail andanagatik!)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu