Valentino Pugliese gure lagunak Lehenengo Karlistadan girotutako eleberria argitaratu berri du Italian.*¡Viva Zumalakarregui!* izenburupean Erromako Ars Gratia Artis etxeak eman du argitara.
Nobelak Isidore Magues margolari frantsesaren euskal ibilbidea kontatzen du. Maguesek 1837.ean Parisen Don Carlos et ses defenseurs liburua argitaratu zuen, karlisten 20 buruzagi nagusien erretratuez osatua. Erretratu hauek Euskal Herrira gerra garaian egindako bidaia baten ondorio izan ziren. Valentinok irudigile frantsesaren ibilbidea hartu du oinarritzat, italiarrentzat erabat ezezaguna den Lehenengo Karlistadan girotzeko bere eleberria. Girotze lan horretan Zumalakarregi Museoaren laguntza jaso du behar izan duen bakoitzean. Nobelak zenbait sari irabazi ditu Italian, Elsa Morante lehiaketa edo Premio Europa 2005 Il Giunco-Città di Brugherio, besteak beste. Ibilbide arrakastatsua opa diogu Valentino lagunaren eleberriari.
Erantzun
Sartu