Teknologia albisteak

Belodromotik BECera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-11-30 : 10:11

Atzo Donostiako belodromoan izan zen saioarekin, erabakita geratu da 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko duen zortzikotea: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Finala, Barakaldoko BECen izango da bi aste barru, abenduaren 13an.

Final laurden eta final erdietako bi faseren ondoren, puntuaketa honela geratu da.

Maialen Lujanbio 1411,50
Amets Arzallus 1389,75
Aitor Mendiluze 1349,75
Jon Maia 1340,50
Unai Iturriaga 1318,25
Aitor Sarriegi 1302,75
Sustrai Colina 1301,00
Uxue Alberdi 1287,25
Miren Amuriza 1286,75
Iñaki Zelaia 1282,75
Julio Soto 1281,00
Beñat Gaztelumendi 1278,75
Igor Elortza 1270,00
Arkaitz Estiballes 1258,00
Onintza Enbeita 1252,25
Jone Uria 1247,25
Iñaki Gurrutxaga 1234,00
Jon Martin 1225,50

Xabier Paya 616,0
Etxahun Lekue 608,5
Fredi Paia 596,0
Ainhoa Agirreazaldegi 594,0
Iker Zubeldia 591,0
Maddalen Arzallus 588,0

Amaia Agirre 631,5
Iratxe Ibarra 627,5
Unai Agirre 622,0
Iñigo Manzisidor, "Mantxi" 621,5
Unai Muñoa 615,5
Oihana Bartra 612,0
Joxe Munduate 608,5
Xabier Sukia 604,0
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" 601,0
Jexux Mari Irazu 599,5
Ibon Ajuria 598,5
Iñigo Izagirre 596,0
Xabier Silveria 595,5
Asier Otamendi 588,0
Miren Artetxe 583,5
Iñigo Olaetxea 575,0
Odei Barroso 574,5
Erika Lagoma 567,0
Oihane Perea 558,5

Orain arteko ariketa guztietako puntuaketak atxikitako pdf honetan ikusi ditzakezue. Flash ikuskatzailearekin ere, hementxe itsatsia (eman zoom aukerari, bestela nekez irakurriko dituzue zenbaki eta izenak):

Nahi adina zenbaki eta batazbesteko, interpretazioak egiteko. Hara batzuk:

  • Orain arteko bertso guztien batazbestekoa, 6,02koa izan da. Final laurdenetan 5,92koa eta 6,07 eta 6,15ekoa final erdietako bi faseetan. Maila, espero zitekeen bezala, goraka joan da, beraz.
  • Saiorik puntuatuena Hendaiakoa izan da, 6,27ko batazbestekoarekin. Iruñakoa eta Donostiakoa datoz atzetik.
  • Aurrenak, Lujanbiok, bertsoko 6,72 puntu lortu ditu. Bigarrenak, Arzallusek, dezima bat gutxiago: 6,62
  • Saiorik puntuatuena, Bergaran Lujanbiok egin zuen kartzelakoa izan da. Amurizak Laudion egindako hamarreko txikiak jaso du bigarren puntu gehiena. Hurrengo hiru puntuatuenak ere kartzelako lanak izan dira: Gaztelumendi Uztaritzen, Iturriaga Iruñean eta Maia Hendaian. Lan horiexek izan dira batazbesteko 7 puntu baino gehiago lortu dituzten ariketa bakarrak.

Eta abar. Nahi adina zenbaki, final laurdenetako 540 bertso puntuatu eta final erdietako beste 630 bertsotan. Epaileek, lana behintzat, izan dute.

Erantzun

Sartu