Teknologia albisteak

.EUS domeinua – Euskara eta euskal kultura interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Mondragon Unibertsitatatea
2009-12-01 : 08:12

Atzo arratsaldean Iratxe Esnaola egon zen Goi Eskola Politeknikoan , eta .Eus domeinua euskara eta euskal kultura Interneten hitzaldia eskaini zuen. Iratxe Esnaola, Puntueus Elkarteko kide eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.

Hitzaldian Puntueus Elkartearen nondik norakoak azaldu ditu. Proiektu honen helburua Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea modu esanguratsuan ordezkatuko duen .EUS domeinua sortzea da, Interneten euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna berri gisa.

Esnaolak esan duenez, domeinu hau, irizpide linguistiko eta kultural batzuk betetzen dituzten webguneen marka identifikatzaile bilakatuko litzateke, bere baitan egongo diren webguneak geografikoki mugatu gabe. Puntueus Elkartea apirilean sortu zen, eta ordutik zabalkunde prozesuan dago. Dagoeneko 50 erakundek osatzen dute elkartea, eta 25.000 pertsona baino gehiagoren atxikimendua jaso du.

Erantzun

Sartu