Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ertzaintzaren uniforme berriak, txapelik gabe?

Sustatu
2009-11-27 11:11

Azkenaldian eztabaida bizi-bizi dago Ertzaintzaren uniformeak direla-eta:

  • Hasi zen Josu Erkoreka esaten Ertzaintzak Ikurri�a kenduko zuela uniformetik.
  • Ikurriña kendu ez, baina Balzak erositako E gotikodun Ikurri�ak kentzea erabaki du Aresek "homologatuta ez daudelako". "Ikurriña berrien prezioa, 15.000 euro":http://www.elmundo.es/elmundo/2009/11/18/paisvasco/1258546121.html.
  • Ikurri�a kendu ez, baina txapela fuera, El Diario Vascoko irudi honetan ikusi dugunez.
  • ELA eta ERNE sindikatuek bisera gehitzea eskatu dute, baina ez txapela kentzea

Ez dugu erreferentzia argiagorik aurkitu txapela mantenduko duten ala ez. Nafarroako Foruzaingoak badarabil eta EAEko probientzietako Foru polizien erreferentzia hauek daude Euskal Poliziaren Museoan, euskal polizien baitak txapelaren historikotasuna agerian uzten dutenak:

Irudi libreen bila sarean, beltzak ugari, baina txapelaz jantzitako ertzainik ez dugu aurkitu. Youtuben Vaya Semanitako zenbait bideotan ikusten da Ertzaintzaren gaur egungo uniformea.

Beste honetan, desagertzear dagoen uniformearen beste elementu bat: parka gorria.


Argazkiak.org | Ertzainak Vaya Semanitan: txapela eta parka © cc-by-sa: sustatu

Estandarizazio europarra

Badirudi txapelaren ordez bisera jartzea Europako beste poliziekin batera gauzatzen ari diren estandarizazio prozesu baten baitan hartu izana. Azkenaldian Ertzaintzaren autoetan Polizia ere jartzen du. Estandarizazio prozesu horrek ekidin nahi du atzerritik datorren norbaitek polizia eta segurtasun enpresa bateko langileak nahasteko aukera, adibidez.

Belarritakoak eta ilea Espainiako polizian

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa ere neurri batzuk planteatzen ari da Espainiako Poliziaren itxurari dagokionez: makilajea, ilea, bizarra eta belarritakoen erabilera mugatu nahi ditu, eta modu desberdinean gizon eta emakumeentzat. Adibidez, neurriak aurrera egiten badu, emakumeek ezingo dute belarri-gingila baino belarritako handiagorik erabili. Gizonei, aldiz, belarritako oro debekatu nahi die Barne Ministerioak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu