Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

Mondragon Unibertsitatea
2009-11-27 10:11

Datorren astean zehar Euskararen astea ospatuko du Mondragon Unibertsitateak. Hiru fakultateetan hitzaldi-sorta interesgarria eskainiko da, astelehenean hasi eta ostegunean bukatu. Guztiek ere gaur egungo gaiak jorratuko dituzte eta, aldi berean, euskararekin lotutakoak.

Euskararen egunean bertan ekitaldi ludikoak ere izango dira fakultateetan: Olinpiadak, jokoak, ahozko neurketak, bertso bazkaria…

Hona hemen aste osoko egitaraua:

AZAROAK 30, astelehena

ABENDUAK 1, asteartea

ABENDUAK 2, asteazkena

  • 9:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako administratzaile eta Eskolako ikaslea. Eskola Politeknikoa, Arrasate.
  • 16:15 Euskara eta sare sozialak. Luistxo Fernandez, Codesyntax. Enpresa Zientzien Fakultateko Oñatiko Campusa.

ABENDUAK 3, osteguna

  • 11:00 Pailazo euskalduna, irakasle euskaltzalea. Jose Mari Agirretxe, Porrotx. HUHEZI, Eskoriatza.
  • 13:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako administratzaile eta Eskolako ikaslea. HUHEZI, Eskoriatza.

Mondragon Unibertsitateak hitzaldi-sorta honen jarraipena egingo du Sustatu.com-en kronikak argitaratuz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu