Sustatu logoa Teknologia albisteak

UKblogak topaketak zapatu honetan, Algortan

UKBERRI.NET
2009-11-26 08:11

Bertan hurrengo tailerrak izango dira:

  • Internauta euskaldunek elkar ezagutzeko espazio ludikoak eta informalak.
  • Norberak bere Internetezko irratia sortzeko ikastaroa.
  • Euskarazko Wikipedian zelan parte hartzeari buruzko hitzaldia.
  • Sakeleko telefonoarekin zuzeneko bideo erretransmisioak egiteko tailerra.
  • Eskualdeko Internet Gida ekimenaren aurkezpena.
  • Open Street Map egitasmoaren barruan, norberaren herriko mapa libre eta euskaldunak zelan egin behar diren azalduko duen ikastaro praktikoa. Goiz horretan, Algortako mapa hobetuko da.

UKBlogak topaketan parte hartu gura izatekotan, idatzi iktdinamizatzailea ABILDUA ukberri.net helbidera etorriko zaretela baieztatuz. Era berean, ingurukoen artean ekimenaren berri ematera animatzen zaituztegu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu