Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaur
2009-11-26 14:11
Eibartarrak posta-zerrendan dexenteko jarduna egon da kontu honen inguruan, hari batean baino gehiagotan. Batzuen ustez, ona izango da herriko bizitzarentzat eta jarduera ekonomiko orokorrarentzat; beste batzuen ustez, herriko dendarien jarduna kaltetuko du, eta horrek ondorio txarrak izango ditu.
Eibarko herriaren fisonomia eta erdigunea ere aldatzen du nolabait proiektuak. Ego errekaren parte bat agerira etorri da berriro, adibidez, urteak estalita egon ondoren.
Gipuzkoan zehar dexenteko propaganda egin du El Corte Inglesek, euskaraz zein gaztelaniaz. Webgunean informazio apur bat badago euskaraz. Hona telebistarako iragarki bat:
Bizkaiko inguru batzuetan ere, Durangalderaino edo, egin izan dute propaganda.
Erantzunak kargatzen...