Euskaldunen arrakasta akademikoa
Galdera hori etorri zait burura Jurgi Kintanaren bloga irakurtzean. Izan ere, oraintsu arte Euskal Herriko historialariak erdaraz formatu dira, erdaraz eta Espainiako edo Frantziako mundu unibertsitarioetan. Hala ere, iragana aztertzeko orduan, ikuspegi propio bat jorratu duten historialari euskaldunik egon da, adibidez, aitzindarien artean leudeke Manex Goihenetxe eta Joseba Intxausti. Eta horra Kintanaren galdera:
Zergatik Goihenetxe eta Intxausti bezalako historialari euskaldunak ez dira Euskal Herriko unibertsitateetako historia sailen erdigunean kokatu?
Azken urteotan historia karrera Euskal Herrian eta euskaraz ikastea posible da, baina ez dira Goihenetxe eta Intxausti moduko ikertzaileak izan historia departamenduetan erreferente bihurtu direnak.
Xehetasun gehiago Kintanaren Lehena orain blogean eta herenegungo Berrian argitaratu zen artikuluan
Erantzunak kargatzen...