Zure herria mapan azaltzen da?
Zure herria zerrenda honetan agertzen ez bada?
Zure herria zerrenda honetan agertzen ez bada?
Ba sartu OpenStreetMap webgunean eta begiratu ezazu, inork ez du zure herria zuk bezain ondo ezagutuko. Zuk zeuk ikusi ondo edota gaizki dagoen.
Zure herria gaizki mapeatuta badago, zer?
Hasi OSM-n datuak editatzen. Wikian behar beste informazio daukazu ingelesez (euskarazko bertsioa prestatze bidean dago).
Ez baduzu piperrik ere ulertu, zatoz Arrasaten eta Getxon antolatuta dauden mapa-jaietara, bertan ikasiko duzu nola hobetu zure herriko mapa. Edo bestela, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu zure herrian mapa-jai bat antolatzen.
Aurretik eta ondoren
Adibide gisa, horra nola txukuntzen ahal den herri bat jai txiki baten ondoren. Alegiako kasua da hau, aurretik:
eta ondoren:

Argazkiak.org | Ardiki mapping party - Ondoren © cc-by-sa: tagzania
Erantzunak kargatzen...
