
Q12 Espainian modan jarri den aplikazio bidezko telebista-programa berezi bat da. Telebista da, aurkezle batek gaueko 22.00etan aurkezten duen quiz saio bat delako, baina aplikazio mugikorraren barruan bakarrik ikusten da emanaldia. Eta parte-hartzaileak aplikazioaren erabiltzaile guztiak gara. Gaztelaniaz da eta pentsatzekoa da Hego Euskal Herrian ere badela erabiltzailerik.
Sareko tresna berri eta harrigarri batek Photoshop eta Gimp menderatzen dutenek lortzen dutena egiten uzten digu irudi-manipulazioaz ezer ez dakigunoi. Remove.bg webgunera igo pertsona baten irudia, eta fondoa ezabatzen dio, geruza gardena ezartzeko. Di-da, 5 segunduan, zehaztasun handiz.
"Emakumeentzat leku toxikoa" da Twitter, Amnistia Internazionala erakundeak egindako txosten baten arabera. Andrazko kazetari eta politikariek, batez beste, 30 segunduan behin jasotzen dute eraso edo mespretxuzko txio bat. Arazo hori are handiagoa da emakumea beltza, hegoamerikarra edo asiarra bada (ez zuria, alegia). AI-k ondorioztatzen du, beraz, Twitter sare sozial arrazista eta sexista dela, emakumeentzat leku "toxiko" eta deserosoa.
Errusiako azoka teknologiko batean erakutsitako robot bat ez zen egiazki robota, baizik eta "turkiar mekaniko" bat. Hau da, pertsona bat zegoen barruan eta robota jantzia besterik ez zen.
Lehendik ere bazegoen Telegram aplikazioa euskaraz, baina orain erraztu egin da berriketa-aplikazio honen euskarazko bertsioa mugikorretan instalatzea. Eta gainera, itzulpena osoa ez den arren, euskaratzea osatzeko sareko plataforma ireki bat ezarri da, eta handik ere lagundu daiteke.
90eko hamarkadaren hasieran eztandatxo bat gertatu zen euskal herrietan. Hainbat lekutan, han eta hemen, euskara elkarteak sortu ziren. Apurketa batzuk ekarri zituzten delako elkarte hauek: batetik, jardun ez alderdikoiari ekin zioten, hainbat ideologiatako euskaltzaleak batuz; bestetik, funtzioen berreskuratzeari ekin zioten, euskarazko praktikak zentroan jarriz (batez ere, ahozko erabilera, baina ez bakarrik), eta, gainera, txikitik abiatu ziren, ahal dugunetik.
Zeroa minus bat eta bataren artean dagoen digitua da. Zenbaki osoa ote den matematikariek ez dute oso argi. Dietista-nutrizionistok, aldiz, argi dugu: zenbaki arrunta da, arruntegia merkatuko apaletan. Zenbat zero dituzu sukaldean? % 0 koipeak, % 0 azukreak, % 0 edulkoratzaileak… Elikagarriak kendu eta janariak urardotzen dira; beraz, horien nutrizio-balioa ere, hutsa.
Theresa May lehen ministro britainiarrak bere karguari eutsi dio bart, konfiantza mozioa irabazita. Egiazki, gainditu duen bozketa ez da izan Parlamentuko prozedura bat, bere alderdiko parlamentarien barne bozketa protokolorik gabeko bat baizik, alderdien arau pribatuen baitakoa, eta inprimagailutik ateratako paper sinple batzuekin erabakia. Westminsterreko legebiltzarraren funtzionamendu bitxiaren adibide bat gehiago da.
Sareko hiztegi euskaldun berri bat sortu dela jakin dugu: TextReference.com. Testuingurudun hiztegi bat da, hitz eta esamoldeen ordainak itzulpen memoria handietan bilatzeko aukera ematen du era horretako hiztegi batek, eta itzulpenetako aukeretan aurkitzen du sistemak erantzuna, definizioetan oinarrituta egon barik.
Markos Gimeno Vesga artista noranahikoa eta hitzperimentu sortzailea hil egin zen joan den ostiralean, abenduaren 7an. Sormenerako gaitasun handiko gizona izan zen. Ingurukoak alaitu, entretenitu eta pentsatzen jartzeko dohaina zeukan, baina depresioak ere jotzen zuen tarteka, eta 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen Eibarren.
Txio batean nahi gabeko errore txikia egin zuen Rudy Giuliani politikari Trump-zale estatubatuarrak duela gutxi: espaziorik ez utzi puntu baten ondoren, eta ondorioz, osatu zen hitzak domeinu itxura hartu zuen: G-20.In. Twitterrek klikagarri bihurtu zuen hori automatikoki, eta marketing aditu batek domeinua erosi eta Trump-en aurkako mezua paratu du bertan. Barregarriena da Giulianik ez duela ulertu errore inozo bat izan dela guztia.
Duela egun batzuk hitzaldia eman zuen Bernardo Atxagak Bartzelonan. Bideoa sarean duzue, eta interes bizia du, hizkuntza eskubideen inguruko mintegi batean eman zuen. Besteak beste, hitzaldian kontatu zuen nola bere ordenagailu berriak, duela urtebete erosiak, gaiztakeriak egiten dizkion eta zuzentzaile automatikoaren bidez euskarazko hitzak aldatzen dizkion. "Deabrua" barruan duela saldu zioten ordenagailua, kexu da Atxaga. Eta ez zaio arrazoirik falta, baina deabrukeriak badu konponbidea.
Ingurune Digitala aldatuz doa. Egunetik egunera ikusten ditugu berrikuntzak, eta etengabe aldatzen zaigu teknologiarekin dugun harremana. Teknologiak inguratzen gaitu, eta harreman honetan hizkuntza ezinbestekoa da gaur egun. Alor honetan ere euskarak bere bidea egin du, eta askotan esan izan ohi dugun moduan, euskararen osasun digitala ez da txarra, baina aldaketak azkar datoz, eta, euskarak, abiadura horretara egokitzeko gaitasuna behar du.
Azaroan inauguratu da Indian "Batasunaren Estatua", gizaki baten irudia duen munduko estatuarik altuena. 182 metro garai da, Bilboko Iberdrola Dorrea baino 17 metro garaiagoa. Baina daogen plataforma-eraikina kontuan hartuta, 240 metroko garaieraraino altxatzen da zorutik.
ImaginaryMaps Reddit-eko komunitate bat da asmatutako mapak eta geografia irudimenezkoak marrazten dituena. Batzuetan, geografia guztiz asmatuak dira, baina beste batzuetan, egungo kontinenteetan historia alternatiboak edo etorkizun posibleak marraztetik sortzen dira mapak, eta horietako askotan euskal estatu edo egitura bitxiak ikusten dira tarteka.
Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo dirugu. Azaroaren 24an (larunbata) elkartuko gara.
Aurtengo uzta oparoaren islada izango da Durangoko Azoka. 53. edizioa izango da aurtengoa, eta 439 nobedade egongo dira: erdia baino gehiago liburuak izango dira. Guztira, 247 stand egongo dira.
'100 alargunen dantza' Thierry Biscaryren 'Manez eta Kobreak' diskoko abesti bat da, Uxue Alberdik idatziak dira hitzak, eta gaia da Bermeon arrantzaleek 1912ko abuztuan jasandako galerna. Kantarentzako bideoklip berezi-berezia egin da eta asteburu honetan aurkeztu da Bermeon bertan.
Euskal Herri osotik etorritako 300 musikarik (amatur edota profesionalek) bat egin dute jada ESKER1000 egitasmoarekin. Azaroaren 24an horietarik 100 bilduko dira eta inoiz antolatu ez den performantzian parte hartzeko deiari erantzun diote: aho bakar batez, Niko Etxarten « Euskal Rock n’ Roll » kantua, lehen rock kantua euskaraz, elkarrekin abestea.
Arabyte ekimenak sortutako aplikazioa da Izendegia (Android mugikorretarako Google Playn). Euskal izenen zerrendak beti izan dira oso kontsultatuak, egutegi, liburuki eta Interneten. Orain app erako bertsioa eskuragarri.