Teknologia albisteak

Izendegia, aplikazio mugikorra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-11-14 : 11:12

Arabyte ekimenak sortutako aplikazioa da Izendegia (Android mugikorretarako Google Playn). Euskal izenen zerrendak beti izan dira oso kontsultatuak, egutegi, liburuki eta Interneten. Orain app erako bertsioa eskuragarri.

Gizonezkoen eta emakumezkoen hainbat izen biltzen dira, askoren kasuan fitxa bat dago azalpen historiko batean. Eta askok estatistikak ere badituzte, Espainiako erroldetakoak itxura batean.

Hau da, Hego Euskal Herriko lau probintzietan izen hori zenbat pertsonak duten ikusten ahal da, eta baita bere popularitatean bilakaera azken lau urteetan (2013tik 2017ra). Era berean, izen hori dutenen adin ertaina eta "Estatuko" izenkideen kopuru osoa ikusten da (Espainiakoak, ulertzen dugunez).

Aplikazioa euskaraz zein gaztelaniaz dago. Arabyte izeneko enpresa edo egitasmoak sortu du.

Erantzun

Sartu