Euskal Herri osotik etorritako 300 musikarik (amatur edota profesionalek) bat egin dute jada ESKER1000 egitasmoarekin. Azaroaren 24an horietarik 100 bilduko dira eta inoiz antolatu ez den performantzian parte hartzeko deiari erantzun diote: aho bakar batez, Niko Etxarten « Euskal Rock n’ Roll » kantua, lehen rock kantua euskaraz, elkarrekin abestea.
Heldu den azaroaren 24an, EUSKAL IRRATIAK eta MUSIKA BULEGOA egiturek Baionako Lauga gelan musika arloko eta mugaz gaindiko ESKER1000 egitasmoa ezagutzera emanen dute.
1000 musikari biltzeko desafioa lortzeko bidean dago. 2019ko helburua : zuei esker, 1000 musikari eta publikoa biltzea Hego Euskal Herrian!
Euskal Herri osotik etorritako 300 musikarik (amatur edota profesional) bat egin dute jada ESKER1000 egitasmoarekin. Azaroaren 24an horietarik 100 bilduko dira eta inoiz antolatu ez den performantzian parte hartzeko deiari erantzun diote: aho bakar batez, Niko Etxarten « Euskal Rock n’ Roll » kantua, lehen rock kantua euskaraz, elkarrekin abestea.
Performantzia honen harira, gaualdiak, kontzertuak eta animazioak eskainiko dizkio publiko osoari. Aurresalmentak : ELKAR denda (Baiona) - Xaia ostatua (Urruña) - Beltza Records (Donostia)
Erantzun
Sartu