'100 alargunen dantza' Thierry Biscaryren 'Manez eta Kobreak' diskoko abesti bat da, Uxue Alberdik idatziak dira hitzak, eta gaia da Bermeon arrantzaleek 1912ko abuztuan jasandako galerna. Kantarentzako bideoklip berezi-berezia egin da eta asteburu honetan aurkeztu da Bermeon bertan.
Bideokliparen irudiak Bermeon grabatu ziren udan, eta bertako herriko Alkartasuna Dantza Taldeko eta Lekeitioko Dantza Taldeko emakumeen parte hartzearekin egin ziren.
1912ko galerna edo enbatak guztira 144 hildako eragin zituen, horietatik 119 bermeotarrak, baina horrez gain, Lekeitioko 14 arrantzale, Elantxobeko zortzi eta Ondarroako hiru arrantzale ere hil ziren hondamendi hartan. Gertaera hark, 75 alargun eta 225 umezurtz utzi zituen. Kantak eta bideoak herriaren elkartasun eta dolua adierazten dute nolabait emakumez osatutako dantza barten bidez.
Bideoa ekoitzi du Biscary beraren Kalapita ekoiztetxeak.
Erantzun
Sartu