Theresa May lehen ministro britainiarrak bere karguari eutsi dio bart, konfiantza mozioa irabazita. Egiazki, gainditu duen bozketa ez da izan Parlamentuko prozedura bat, bere alderdiko parlamentarien barne bozketa protokolorik gabeko bat baizik, alderdien arau pribatuen baitakoa, eta inprimagailutik ateratako paper sinple batzuekin erabakia. Westminsterreko legebiltzarraren funtzionamendu bitxiaren adibide bat gehiago da.
Alderdi Kontserbadorearen barne arauen kontua izan da bart gauekoa. Parlamentari kopuru jakin batek eskubidea zeukan konfiantza mozioa eskatzeko, eta horren ondoren Theresa Mayk gutxieneko boto kopuru bat lortu behar zuen. Baina alderdiaren barne arau bat besterik ez da hori, ez Legebiltzarrekoa, ezta esistitzen ez den Konstituzio britainiar batekoa.
Theresa Mayk galdu izan balu, lehen ministro postua galduko zukeen, kontserbadoreek beste lider bat bozkatu bezain azkar. Prozedura hori ere ez zen, izatez, Parlamentutik igaroko. Toryen alderdia denez nagusi Parlamentuan, gehiengo horretako ordezkaritzak Buckingham Palacera deitzea tokatzen zen: "Jada ez dela May izango gure burua, baizik eta Urlia." Eta Erreginak Urlia izendatuko zuen. 24-48 ordu arteko kontua izango zen, Mayk galdu izan balu. Izan ere, formalki, Lehen Ministroa ez baitu Parlamentuak izendatzen, erreginak baizik. Hauteskundeak izan ondoren ere, ez dago inbestidura prozesurik. Alderdi batek gehiengo argia badu, edo biren artean batuketa ematen badute, ordu gutxiren buruan Erreginak haien buruzagia izendatzen du, eta aldaketa berehalakoa dago Downing Street-eko 10. atarian.
Ingalaterrako Erreginak (edo, tokatzen denean, Erregeak) Parlamentuko jardunean duen pisu protokolarioa harrigarria eta bitxia ere bada. Urtero, bere hitzaldi batekin irekitzen du subirauak "bere parlamentua". Zeremoniak asko du antzerkitik, eta une bitxiena da erreginaren pregoilaria hurbiltzen delarik, atea danba ixten diotela une batez: makilarekin aldaba jo, eta berehala irekitzen diote jarraian, baina danbatekoa beharrezkoa da nonbait.
Beste detaile bitxi bat da erreginaren mazoa. Zilar urreztatutako mazo handi bat egoten da Parlamentuaren etxeko mahaian, lehen ministroaren eta oposizioko buruaren eserlekuak dauden tarteko mahaian. Mazoak erreginaren aginpidea adierazten du, eta ez balego mazorik Parlamentuan, ulertzen da legebiltzarrak ez duela legerik egiteko aginterik.
Aste honetan bertan, oposizioko parlamentari laborista batek mazoa bahitu zuen une batez. Zigor sinbolikoren bat ezarriko diote seguruenik politikariari, egun batzuez ezin sartu izana edo. 10 urtean behin-edo gertatu ohi den intzidentea da. Protestak adierazi ohi du parlamentari batek uste duela legitimitaterik gabe geratu dela legebiltzarra.
Azken egun hauetan Erresuma Batuan gertatu direnekin, Brexitaren bozketa eta zentsura mozioa, bertako parlamentuaren beste bitxikeria batzuk ere erakutsi dira. Adibidez, bozketa egiteko modu bitxia.
Ikusi nola egiten den bozketa:
Speakerrak galdera egiten die parlamentariei:
- Alde daudenak esan "bai"
- Eta aldekoek BAI oihukatzen dute.
- Aurkakoek esan "ez".
- Eta aurkakoek EZ oihukatzen dute.
Oihuen arabera ez badago garbi nortzuk diren gehiago, ganbara "banatu" egiten da, 20 bat minutu dirauen bozketan: diputatuak parlamentutik irten egiten dira, eta parlamentuaren atzeko pasilloetan biltzen dira: alde baten baiezkoaren aldekoak eta besteak ezezkoaren aldekoak. Honek ere eman du zeresanik, bozketa leku horien argazkiak argitaratu zituzten-eta Twitterren, eta horrek atzo diputatu batzuen protesta eragin zuen:
Han zenbat diren kontatzen dute diputatuen artean izendatutako "esatariek" (Tellers) eta horrekin bozketaren emaitza ematen dute:
Eta zentsura mozioa zer? Bada, Brexitaren bozketa egin eta 10 minutura iragarri zuen oposizioak, eta hurrengo egunean eztabaidatu eta bozkatu zen sistema bera erabiliz:
Bozketa:
Emaitza:
Bitxikeriekin jarraituz, asteazkenero Lehen Ministroa parlamentarien galderei erantzutera joaten da Komunen Ganbarara, bertan beti galdera berdina izaten da lehenengoa, eta beti berdin erantzuten diote:
Parlamentari bat: Number one, Mr. Speaker
Lehen Ministroa: Mr. Speaker, this morning I had meetings with ministerial colleagues and others and, in addition to my duties in this House, I shall have further such meetings later today.
Thatcher
Major:
Blair:
Brown:
Cameron:
May:
Info gehiago hemen https://en.wikipedia.org/wiki/Prime_Minister%27s_Questions#Practice