Teknologia albisteak

Mintzanet Eguna: sariak eta bazkaria, azaroaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia
Mintzanet
2018-11-22 : 09:58

Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo dirugu. Azaroaren 24an (larunbata) elkartuko gara.


Sari banaketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan izango da, 12.30ean. Bazkaria, berriz, Donostiako Astoria 7 jatetxean izango da. Bertan, Mintzaneteko erabiltzaileek elkar ezagutzeko aukera izango dute.

 Ekitaldian, Bidelagun Onena (Ainara Maia) eta Bidelari Onena (Peio Duzan) omenduko ditugu.

Bestalde, aurtengo Aipamen Berezia Joxe Mari Allurrentzat izango da.

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da. Ekimenak Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du, eta maramara* taldeak kudeatzen du.

Datu gehiago nahi baldin badituzu, idatzi info@mintzanet.net  helbidera.

Erantzun

Sartu