Teknologia albisteak

Pertsonen erretratuetan fondoak erraz ezabatu eta...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-12-19 : 10:46

Sareko tresna berri eta harrigarri batek Photoshop eta Gimp menderatzen dutenek lortzen dutena egiten uzten digu irudi-manipulazioaz ezer ez dakigunoi. Remove.bg webgunera igo pertsona baten irudia, eta fondoa ezabatzen dio, geruza gardena ezartzeko. Di-da, 5 segunduan, zehaztasun handiz.

Pronostikatzen dugu Interneteko meme-gaiztakeriak biderkatzeko ahalmen handia duela tresna honek. Pertsonen gorputzak (jantzi eta guzti, eta adatsak ere detaile zehatzez harrapatuz) detektatzen ditu, baina animalia bat pasatuz gero, ez du egiten. Diotenez, adimen artifizialeko teknikekin pertsonak identifikatzen landu dutelako tresna. API baten bidez zerbitzu profesionala eskaintzeko prestatu dira, kasu horretan ordainpekoa; eta pertsonez gain beste kategoria batzuekin lan egin ahal izango dute. Kaleido izeneko marketing eta irudigintza enpresa batek sortu du Remove.BG

Lehendakari parea pasatu dugu Remove.BG-tik eta horra lan asko eman ez diguten bi irudi:

Jainkoek barka gaitzatela! Ondo aprobetxatu remove.bg

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago