Lehendik ere bazegoen Telegram aplikazioa euskaraz, baina orain erraztu egin da berriketa-aplikazio honen euskarazko bertsioa mugikorretan instalatzea. Eta gainera, itzulpena osoa ez den arren, euskaratzea osatzeko sareko plataforma ireki bat ezarri da, eta handik ere lagundu daiteke.
Telegram euskaratzeko modu berria aplikatzeko, lehenengo eta behin, azken bertsioa duzula ziurtatu, eguneratu ezazu zure app-a. Ondoren, mugikorretik esteka hau ireki:
https://t.me/setlanguage/eu-beta
Hau da, hor klikatzeak funtzionatuko dizu mugikorrean ari bazara irakurtzen Sustatu. Telegrameko mezuen artean abisu bat agertuko zaizue, eta nahiz eta hizkuntza ezarpenetan ez agertu euskara, euskaratu egiten da telefonoa berez. Berdin dio Android sistema euskaratua duzun ala ez, berdin funtzionatzen du.
Euskaraketa ez da konpletoa, interfazeko elementu batzuk ingelesez agertzen dira, baina alde horretatik ere albiste onak: Itzulpen plataforma bat ireki du Telegramek, eta bertan euskarazkoa osatzeko izena eman dezakezu: https://translations.telegram.org/eu/
Informazio gehiago: Iparra.eus
Erantzun
Sartu