Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

XVIII. mendeko euskal eliteek euskara erabiltzen zuten

Sustatu
2019-06-24 : 10:00

XVIII. mendearen hasieran, euskal eliteek euskara ezagutu eta menderatzen zuten, eta familia zein lagun eremutik harago erabiltzen zuten. Hori erakusten duten funtsa aurkitu dute, Joaquín Ignacio de Barrenechea Portuko Markesaren gutunak, zeinetan euskaraz diharduen Vianako Markesarekin, eta Felipe V.aren Estatu Idazkari Juan Bautista de Orendainekin.

11/13 Makroepaiketaren inguruko elkartasun webgunea

Sustatu
2019-06-23 : 17:53

Presoen eskubideen alde zenbait elkarte eta mugimendutan lan egin duten 47 lagun (tartean 12 abokatu) epaituko dituzte 11/13 sumarioan. ETAk 2011n bere jarduna eten ondoren egindako polizia operazioetan atxilotuak dira guztiak. Informazio webgune bat ireki dute, eta elkartasun bila ere badabiltza, gastuei aurre egiteko.

Altsasu, Eskoziatik egin duten dokumentala

Sustatu
2019-06-19 : 16:38

Ostiralean, ekainak 21, Eoin Wilson eskoziarraren ‘Altsasu’ dokumentala estreinatuko dute Edinburgoko nazioarteko zinemaldian. Filmaren webgunea euskaraz ere badago. Eskoziako kultura erakundeen babes ofiziala jaso du ekoizpenak.

Makilak, zumeak eta lantzak, agintarien ikurrak

Sustatu
2019-06-18 : 10:07

Alkate izendapenekin batera agintea hartzerakoan udal batzuetan eta besteetan alkateek darabiltzaten botere sinbolo desberdinak azaleratu dira: aginte-makilak batzuetan, zumeak beste batzuetan eta lantzak gutxi batzuetan, bereziki Durangaldean.

Irizpidea aldatu du Euskaltzaindiak, eta izen mistoak (epizenoak) onartzen hasi da

Sustatu
2019-06-17 : 16:25

Pertsona izendegi berritua aurkeztu du akademiak. Haren arabera, emakumeei nahiz gizonei jarri ahalko zaizkie 'Amaiur', 'Amets', 'Araitz' eta beste izen batzuk. Sexu banaketa du oinarri izendegi berriak, eta izen batzuk ez dituzte mistotzat onartu. Aldaketa gehiago egiteko prest azaldu dira.

2

Remarkable, tinta elektronikozko tablet benetan originala

Sustatu
2019-06-16 : 09:13

Remarkable izeneko tableta modan jartzen ari den produktu nahiko originala da (marka komertzial gisa, reMarkable eran darabilte). Liburu elektronikoak irakurtzeko e-book irakurgailua izatez gain, oharrak hartzeko koaderno elektronikoa ere bada.

Euskal Senaren bilkura, Sakanako kulturaren elkargunea

Sustatu
2019-06-14 : 09:21

Larunbat honetan, ekainaren 15an, Ziordian (Amarauna gune autokudeatua), Euskal Senaren 3. Bilkura izango da, 10:00etan hasita

Bertan gai hauek landuko dira:
• Euskarak bere baitan duen sena eta munduikuskera.
• Euskal gizarte eredua (Auzolan, Batzarreak, Komunalak eta Zuzenbide Piriniarrak bermaturiko Demokrazia Zuzenan), eta ekonomia nola ikusten den.
• Munduikuskera naturalista, batez ere mitologian islatua, indar naturalek arreta harturik, naturaz kanpoko jainkoei obedientzia, sumisio eta bildurrik gabe.
• Etxea, Amalurraren gorpuzte gisa.
• Amatasuna eta Emetasuna, Amalur eta Etxearen gorpuzte gisa, bizitza ikusteko gakoa da guretzat.

 

Sarean erosi duzun guztiaren kontaketa eta batuketa egiten dizu Googlek

Sustatu
2019-06-13 : 09:18

Ez gara kontziente Interneteko zerbitzu handiek gutaz zenbat dakiten. Ezta espreski hori esaten digutenean ere. Adibidez, Googlek zer gauza erosi ditugun eta ze preziotan daki, eta zerrenda batean erakusten dizu erosketa-zerrenda hori. Apuntatu helbide hau eta klikatu: myaccount.google.com/purchases

Zumaiako hormairudi etengabe ezabatuak 3 urte bete ditu

Sustatu
2019-06-11 : 08:09

Gaur hiru urte bete dira Zumaiako kaleko horma batean herritar batzuek lehen murala margotu zuteka, egun osoko festa baten egitarauaren barruan. Zumaiako Udalak ordenantza betez, ezabatu egin zuten. Herritar batzuek, berriz margotu. Eta berriz ezabatu. Ia 1.000 egun eta 98 mural igaro dira.

Gaztarri: Juan Gorritiren erakusketa irekia

Sustatu
2019-06-10 : 09:53

Juan Gorriti artistak Gaztarri izeneko erakusketa irekia prestatu du natur ingurune eder batean, Araitz bailarako Azkue izeneko zelaian, Mallopean. Erakusketa ekainak 8-tik 23-ra egongo da bertan eta tarteka hainbat artistek lagunduko diote erakusketa horretan.

Aranbururen Patria, “intrigarik gabeko telenobela” NYT-eko kritiketan

Sustatu
2019-06-07 : 16:08

Fernando Aranburu idazlearen "Homeland" (Patria, alegia) kritikatu du The New York Times-eko liburu sekzioan bertako kritikarietako batek. Ez zaio asko gustatu Jennifer Croft kritikariari: “intrigarik gabeko telenobela” edo “galdera moralik gabeko Dostoievski” bat iritzi dio. Eta idazlearen motibazioez ere hausnarketa egiten du, non eta ez ote den ari ustez euskal idazleek idatzi gabe utzi dutena idazten.

Live Transcribe: euskaraz esan, eta testua transkribatu mugikorrak

Sustatu
2019-06-06 : 10:51

Googleren transkripzioak egiteko aplikazio berria da, Android mugikorretarako, Live Transcribe tresna. Euskara ere badu ezagutzen duen hizkuntzen arabera, eta nahiko ondo dabilela dirudi. Euskaraz hitz egiozu mugikorrari, eta testua lortuko duzu. Lainoan Googlek jada eskaintzen zuen Cloud Speech-to-Text tresnaren garapen bat dirudi (hor ere probatu daiteke euskaraz nola dabilen).

2deo laborategiak egoitza fisikoa ireki du

Sustatu
2019-06-03 : 15:23

Atzo ireki zituen ateak 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak, Donostiako Tabakaleran. Sektoreko eragileekin elkarlanean sortu da, eta edukien esperimentazioan jarriko ditu indarrak. Bere helburua euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea da, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, betiere sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.

Ignacio Zuloaga, faxismoaren propagandista

Sustatu
2019-06-01 : 17:15

Bilboko Arte Ederren museoan erakusketa inauguratu dute Ignacio Zuloaga pintorearen lanekin, urriaren 20a arte irekita egongo dena.  Gorka Bereziartua kazetari eta kultura iruzkingilearen ustez, Zuloagaren irudia zuritzeko intentzio bat ere badago, alderdi unibertsalistak nabarmenduz eta zeharka bezala Frankismoaren izandako "koketeoa" aipatuz.

Administrazioko testugintzaren lantegia (online saioak eta aurrez aurrekoak)

Sustatu
2019-05-29 : 13:29

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu du EIZIEk, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez. Lantegia ekainaren 13an hasiko da. Izen ematea irekita ekainaren 5 arte.

"Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna" uda ikastaroa ekainaren 20 eta 21ean

Sustatu
2019-05-27 : 15:19

Urtero bezala soziolinguistika gaien inguruko eskaintza izango da EHUren uda ikastaroetan. Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatu du Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila ikastaroa. Donostiako Miramar Jauregian izango da, ekainaren 20 eta 21ean. Izen-emateak eta informazio gehiago, Klusterraren webgunean.

Klima aldaketaren kontrako nazioarteko greba orokorra deitu du Greta Thunbergek

Sustatu
2019-05-24 : 18:12

Klima aldaketaren kontrako nazioarteko greba orokorra deitu dute Greta Thunberg aktibistak eta hainbat gazte ekologistek, datorren irailaren 20rako. Ostiraletan greba pertsonal batekin ekin zion bide honi Thunbergek 2018ko abuztuan, eta gaurko jada 114 herrialdetako 1.500 hiritan egingo dute greba milaka ikaslek, “Fridays for Future” ikasle mugimenduak deituta.

Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea

Sustatu
2019-05-23 : 09:32

UEUk 39 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 47. Udako Ikastaroen baitan, azken urteetako arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Azken bi urtetako lelo berdina aukeratu dute aurten ere, #ElkarEkin, udakoak elkarlanean antolatu eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Ikastaroak Bilbon abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona, Donostian eta Tolosan egingo dira. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus web gunean.

2019ko CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

Sustatu
2019-05-18 : 15:01

Asteazkenean banatu ziren CAF-Elhuyar sariak. Zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dute helburu. Aurtengoa 25. edizioa izan da eta 70 lan jaso dituzte.

Euskararen eskaera handitzeko deia, Interneten Nazioarteko Egunean

Sustatu
2019-05-17 : 15:08

Euskararen bizitasun digitala ispiluaren aurrean agiria zabaldu du Puntueus fundazioak, gaur ospatzen den Interneten Nazioarteko Egunaren harira. Euskarazko edukien eskaintza handitzeko eskatu beharrean, eskaera areagotzeko dei egin diete herritarrei eta erakundeei.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››