Teknologia albisteak

Euskararen eskaera handitzeko deia, Interneten Nazioarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-17 : 15:08

Euskararen bizitasun digitala ispiluaren aurrean agiria zabaldu du Puntueus fundazioak, gaur ospatzen den Interneten Nazioarteko Egunaren harira. Euskarazko edukien eskaintza handitzeko eskatu beharrean, eskaera areagotzeko dei egin diete herritarrei eta erakundeei.

Euskararen presentzia digitala indartzeko, sakelakoak eta ordenagailuak euskaraz konfiguratzeko eskatu dute PuntuEus-etik. Oraindik ere, Euskal Herriko erabiltzaileen %3-5 dira bakarrik euskara nabigazio hizkuntza moduan lehenetsita daukatenak. Horretarako funtsezkoa da Lehen Hitza Euskaraz webgunea bisitatzea, eta bertako gomendioak jarraitzea.

Webgunearen funtzionalitate interesgarrietako bat da mugikorra euskaraz jar dezakezun ohartarazten dizuna.

Baliabide berri hau Lehen Hitza Euskaraz ekimenaren barruan garatutako erreminta da eta LehenHitza APPak jasotzen dituen datuetan oinarritzen da. Hau da, aplikazio hori instalatu duten milaka euskaldunen datuetan oinarrituz, jakin dezakegu ea mugikor modelo bat euskaraz erabili dezakegun ala ez. Hortaz, zure hurrengo mugikorra erostekotan bazaude, hemen begiratu dezakezu ea euskaraz jartzerik izango den ala ez. Ez kexaka etorri gero! Egia esan, mugikorrak euskaraz erabiltzeko nahiko aukera zabala dago honezkero; orain arte aztertu diren gailu guztien artean %63 inguru jarri daitezke euskaraz.

Zuk ere lagundu dezakezu datu-bilketa automatiko horretan: instalatu LehenHitza APPa, eta zure gailuaren hizkuntza-aukerak automatikoki erantsiko dira gure datu-basera (lasai, ez da zure datu pertsonal bakar bat ere biltzen). Datu guzti hauek Androi mugikorrei dagozkie.

Zer gertatzen da Apple etxearen Iphoneekin? (klikatu eta ikusiko duzu: baina tori pista bat, euskara debekatua daukate)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago