Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu du EIZIEk, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez. Lantegia ekainaren 13an hasiko da. Izen ematea irekita ekainaren 5 arte.
Iazko ikasleek ere har dezakete parte lantegi honetan. Patxi Petrirena izango da irakaslea. Lantegia ekainaren 13an hasiko da, eta egun hauetan izango dira aurrez aurreko saioak:
Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 5era, biak barne. Informazio gehiago eta izen ematea.
Erantzun
Sartu