Juan Gorriti artistak Gaztarri izeneko erakusketa irekia prestatu du natur ingurune eder batean, Araitz bailarako Azkue izeneko zelaian, Mallopean. Erakusketa ekainak 8-tik 23-ra egongo da bertan eta tarteka hainbat artistek lagunduko diote erakusketa horretan.
Irekiera pasa den larunbatean (ekainak 8) ospatu zen eta ekainak 23 arte egongo da bisitatzeko moduan. Tokia irekia da eta edozein ordutan bisitatu daiteke, baina egun eta ordu jakinetan kultur ekintza batzuk egingo dira, hainbat artistek lagunduko bait dute Juan Gorriti erakusketa honetan:
Egurrezko 200 pieza inguruk bi harrespila edo cromlech osatzen dituzte, Malloak eta inguruko herrien ikuspegi zoragarria dituen natur ingurunean. Inguruan Gorritiren beste obra batzuk ere ezarrita daude. Gorriti beraren hitzetan euria egiten badu bustiko dira eta inor ez bada gerturatzen ere ez du axola, bertako azeri, basurde eta hegaztiek ere gozatu ahal izango dutelako.
Azkueko zelai hau Gaintza herritik oso gertu dago, (Tolosa eta Lekunberri arteko inguru horretan). Gaintza herrira bidean hasi eta Gorriti berak egindako seinaleak aurkituko dituzue bertara iritsi ahal izateko. Erakusketaren izena den GAZTARRI ikusiko duzue seinaleetan. Hauxe da bertaratzeko GoogleMaps lotura: Azkue - Gaztarri erakusketa (Dena den, ez dago errepide asfaltaturik bertaraino eta egin kasu seinaleei)
Erantzun
Sartu