Teknologia albisteak

Aranbururen Patria, “intrigarik gabeko telenobela” NYT-eko kritiketan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-07 : 16:08

Fernando Aranburu idazlearen "Homeland" (Patria, alegia) kritikatu du The New York Times-eko liburu sekzioan bertako kritikarietako batek. Ez zaio asko gustatu Jennifer Croft kritikariari: “intrigarik gabeko telenobela” edo “galdera moralik gabeko Dostoievski” bat iritzi dio. Eta idazlearen motibazioez ere hausnarketa egiten du, non eta ez ote den ari ustez euskal idazleek idatzi gabe utzi dutena idazten.

Hain zuzen ere, aurreko aste hauetan egon dira grabatzen Patria-n oinarritutako telesaila, HBO-ren eskutik Soraluzen, Elgoibarren, Zumaian edo Donostian kokatutako lokalizazioetan. Madrilen ere osatuko dituzte grabaketak, barneko eszenarioekin.

HBOren Europako adarrak produzituko duen lehen telesail espainola izango da Patria. Elena Irureta (Bittori), Ane Gabarain (Miren) eta Jose Ramon Soroiz dira, besteak beste, aktore nagusiak. Alea Mediak produziturik HBOrentzat, zortzi kapituluko telesaila da eta 2020an ikusiko da HBOren plataformetan. Aitor Gabilondo donostiarrak egin ditu gidoiaren egokitzapen lanak. Zuzendariak, berriz, Pablo Trapero eta Felix Viscarret dira.

Eguneratzea:

Beste kritika bat The Times egunkariaren literatura gehigarrian kritika agertu da, Miren Gabantxok sinatua, ingelesez. Testu horretan ere ez da oso fin azaltzen Arambururena.

Erantzun

Sartu