Teknologia albisteak

Ignacio Zuloaga, faxismoaren propagandista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-01 : 17:15

Bilboko Arte Ederren museoan erakusketa inauguratu dute Ignacio Zuloaga pintorearen lanekin, urriaren 20a arte irekita egongo dena.  Gorka Bereziartua kazetari eta kultura iruzkingilearen ustez, Zuloagaren irudia zuritzeko intentzio bat ere badago, alderdi unibertsalistak nabarmenduz eta zeharka bezala Frankismoaren izandako "koketeoa" aipatuz.

Koketoa baino gehiago izan zen Zuloaga, dio Bereziartuak Argian sinatu duen iritzian: "Zehatzagoa irudituko litzaidake esatea Zuloaga faxismoaren propagandista konbentzitua izan zela. Baina klaro, faxista bati atzera begirako erakusketa bat ireki diozula esatea, zertarako eta bere figura berreskuratzeko asmoz, ez da oso ondo geratzen kameren aurrean."

Gerra Zibila hasi ondoren, bando frankistaren propaganda estrategiak bereganatu zuen Ignaxio Zuloaga, eta haren ospea baliatu eta haren obra zabaldu zuen Venezian (1938), Londresen (1939), Bilbon (1939), Madrilen (1941) eta Bartzelonan (1942) egindako erakusketetan. Zuloaga horrekin konforme zegoela pentsa daiteke. Aro horretakoak dira Franco generalisimoaren beraren eta Millan Astray jeneralaren erretratuak:

Ez dirudi Franco eta Millan Astrayren hauek Bilboko erakusketan daudenik. Bai ordea Jose María Huarte adiskidearena, zuzenki militarra ez bada, bai behintzat aski inperiala:  Huarte nafar historialaria zen, Armada Nazionaleko komandante bihurtua gerra garaian:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago