Teknologia albisteak

Live Transcribe: euskaraz esan, eta testua transkribatu mugikorrak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-06 : 10:51

Googleren transkripzioak egiteko aplikazio berria da, Android mugikorretarako, Live Transcribe tresna. Euskara ere badu ezagutzen duen hizkuntzen arabera, eta nahiko ondo dabilela dirudi. Euskaraz hitz egiozu mugikorrari, eta testua lortuko duzu. Lainoan Googlek jada eskaintzen zuen Cloud Speech-to-Text tresnaren garapen bat dirudi (hor ere probatu daiteke euskaraz nola dabilen).

Aspalditxo du teknologia horrekin zerbitzu hau Googlek cloud.google.com/speech-to-text/ helbidean, baina orain app hau atera dute batez ere entzumen arazoak dituztenekin pentsatuta, nonbai; aurkezpeneko webgune honetan azaldu dutenez.

Teknologia hau (ere) aspalditxotik ari da lantzen Google, hemen adibidez sarean probak egiteko toki bat. Audio fitxategiak igota ere egin liteke proba URL honetan (aukera mugatua da). Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak erabili izan du horko APIa proiekturen baten.

Google Docs eta Drive aplikazioetan ere, zenbait funtziotan, integratuta omen dago teknologia.

Erantzun

Sartu