Teknologia albisteak

Altsasu, Eskoziatik egin duten dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-19 : 16:38

Ostiralean, ekainak 21, Eoin Wilson eskoziarraren ‘Altsasu’ dokumentala estreinatuko dute Edinburgoko nazioarteko zinemaldian. Filmaren webgunea euskaraz ere badago. Eskoziako kultura erakundeen babes ofiziala jaso du ekoizpenak.

Edinburgoko Unibertsitateak eta 'Caravan Cinema' ekoiztetxeak sustaturik, eta Erresuma Batuko loteriaren dirulaguntzarekin garatu da filma.

Honelako sinopsiarekin aurkeztu dute Eskozian: «Altsasuko zazpi gazteren oheak hutsik jarraitzen dute. Herriak bere ihauteriak ospatzen dituen bitartean, Igonek bere semearen espetxeratzeari nola egiten dion aurre jasotzen du pelikulak. Jokin eta beste sei gazte kartzelan mententzen dituen prozesu judizial honek kritika ugari jaso ditu bere berme juridiko ezagatik.»

Hemen filmaren trailerra:

Altsasuko auzia 2016ko urritik daukagu gainean. Interneten preso dauden gazteen egoeraz Altsasuko Gurasoek informatzen dute.

Film dokumentalari dagokionez, hona elkarrizketa bat gazteleraz Eoin Wilson zuzendariarekin.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago