Teknologia albisteak

Zumaiako hormairudi etengabe ezabatuak 3 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-11 : 08:09

Gaur hiru urte bete dira Zumaiako kaleko horma batean herritar batzuek lehen murala margotu zuteka, egun osoko festa baten egitarauaren barruan. Zumaiako Udalak ordenantza betez, ezabatu egin zuten. Herritar batzuek, berriz margotu. Eta berriz ezabatu. Ia 1.000 egun eta 98 mural igaro dira.

Kalea Guztiona Da deritzon kolektiboak balantzea egin du Baleike tokiko hedabidearen bitartez:

"Hiru tresna erabili ditugu: kritika, umorea eta artea. Arrazoia gurea eta gurea bakarrik dela aldarrikatu baino, eztabaida ahalik eta jende gehienarengana eraman asmoz. Eta ahal dela irribarrea galdu gabe, zentsura eta debeku marroiak kontu triste xamarrak badira ere. Ez dakigu asmatu dugun, baina esan dezakegu herritarren artean gaiaz asko hitz egin dela. Tamalez udaletxea gai honetan gotorleku izan da. Ez da modurik izan udal gobernuak egiazko prozesu parte-hartzaile bat abiatzeko gaiari behin betiko konponbidea emateko. Pintura poto marroiaren fereka da jaso dugun erantzun ofizial bakarra."

Hona hiru urte hauetan horma horretan agertu bezala desagertu diren irudietako batzuk:

Erantzun

Sartu