Pertsona izendegi berritua aurkeztu du akademiak. Haren arabera, emakumeei nahiz gizonei jarri ahalko zaizkie 'Amaiur', 'Amets', 'Araitz' eta beste izen batzuk. Sexu banaketa du oinarri izendegi berriak, eta izen batzuk ez dituzte mistotzat onartu. Aldaketa gehiago egiteko prest azaldu dira.
Izen epizenoak dira sexu-markarik ez duten pertsona-izen hauek. 2019ko ekainera arte, Euskaltzaindiak sailkatzen zituen euskarazko izenak emakumezkoen eta gizonezkoen izenen artean, baina harrezkero epizenoak ere kontuan hartzen ditu.
2019ko uztailean, ia 500 izeneko zerrenda eman zuen jakitera Euskaltzaindiak, baina Roberto Gonzalez de Viñaspe Euskaltzaindiaren onomastikako batzordeko buruak azaldu zuenez, zerrenda dinamikoa eta zabala izateko jaio zen, eta izen batzuk une horretan zerrendan ez egoteak, ez du deskartatzen aurrerago gehituko ez dituztenik. Hemen azalpenak Euskaltzaindiaren webgunean.
Epizenoen zerrendan dauden izen asko izen arruntak dira, hala nola Adats, Amets, Haize, edo Iraultza eta asko dira halaber leku-izenak: Abodi, Aiuri, Amaiur, Araitz, Gorbeia, Joar, Larraine, Luzaide eta beste hainbat.
Kontsultatu Euskaltzaindiaren izendegia ikusteko izen jakin bat epizenoa den ala ez.
Erantzun
Sartu