Teknologia albisteak

XVIII. mendeko euskal eliteek euskara erabiltzen zuten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-24 : 10:00

XVIII. mendearen hasieran, euskal eliteek euskara ezagutu eta menderatzen zuten, eta familia zein lagun eremutik harago erabiltzen zuten. Hori erakusten duten funtsa aurkitu dute, Joaquín Ignacio de Barrenechea Portuko Markesaren gutunak, zeinetan euskaraz diharduen Vianako Markesarekin, eta Felipe V.aren Estatu Idazkari Juan Bautista de Orendainekin.

Bi pertsonaia historikoren gutun gurutzatuak aurkitu dituzte, eta euskara erabiltzen zutela ikusi da (ikus albistea Deian).

Bata Juan Bautista Orendain da, Seguran (Gipuzkoa) jaioa 1683. urtean. La Pazko markesa izan zen, eta Espainiako Felipe V.aren garaian, Bulego Unibertsalaren Idazkaria zen: garai hartako ministro kontseiluaren buru izatea bezalaxe zen hori. Markes titulua Titulua Germaniako Erromatar Inperio Santuarekin Bake-Itun bat sinatu ondoren lortu zuen.

Beste pertsonaia Joaquín Ignacio Barrenetxea bilbotarra izan zen (1681ean jaioa). Portuko Markesa tituluz, diplomazia kontuetan egin zuen lan Espainiako gorteearentzat. Bere tituluen artean egon ziren Erreginaren maiordomoa izatea, Ogasun Kontseiluko kontseilaria, Soissonseko kongresuan ministro ahalguztiduna (han erabaki zen Gibraltar eta Menorka Ingalaterraren jabetza bihurtzea) eta enbaxadorea Suedian, Danimarkan eta Holandan, edo orduan zeritzon bezala, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikan.

Barrenetxearen gutunetatik jakin da euskaraz aritzen zela idatziz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago