Teknologia albisteak

Musk eta bere ideologia, erridikulu patetiko eta agerikoa egiten Twitterren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:41

Elon Musken X/Twitter sarean bere sortzailea eta ideologia erridikuluan uzteko desastreak gertatzen ari dira. Azken astean, bi intzidente nabarmen. Batetik, Grok adimen artfizialak Musk modu patetikoan goraipatzen duela etengabe. Bestetik, kontuen jatorria bistan uzten duen funtzio batek agerian utzi duela MAGA eta ultraeskuineko kontu asko "atzerritarrak" direla, edozein herrialdetatik dabiltzan kontuak, ustez patriotikoak balira bezala. 

Lehen arazoari dagokionez, nonbait jarri dituzte neurri zuzentzaileak. Baina bitartean, halako mezuak agertu ziren: Elon Musk dela Einstein zena baino argiagoa, Lebron James gainditzen duela gaitasun fisikoetan, edozein konparaziotan onena zela...

Adibidez:

Batzuek baliatu omen zuten Grok-en doiketa, edozer esanarazteko Musken alde: Txiza edaten ere onena zela, edo helikoptero batetik kaka egiteko lehiaketa batean onena Musk izango zela.

Horrek nonbait adierazten zuen Grok manipulatuta zegoela ez emateko Elon Musken kontrako iritzirik. Baina efektua kontrakoa izan da; Musk zelako erridikulu eta patetikoa den erakusteko balio izan du. 

Egiazki, ez gaude seguru benetan Musk-zaletasun patetiko hori hain espontaneoa ote zen Groken. Agian halako mezuak ikusarazi dituztenek prompt edo agindu konplexu eta intentzio zehatzekoak sartzen aritu dira, emaitza jakin horiek lortzeko. Guk saiakerta sinplea egin genuen duela egun batzuk, euskaraz galdetuta maltzurki, eta Grokek euskaraz ez guztiz zuzenean baina ulergarri erantzun zigun kasu horretan Musk ez zela onena. Zera izan zen gure galdera, ea nor den hizkuntzalari hobea, Koldo Mitxelena ala Elon Musk. Eta Grokek erantzun zigun zalantzarik gabe Mitxelena izan zela.

Nolanahi ere, delako jite hori kendu dutela Groketik jakinarazi dute. Tira ba, dibertigarria izan da iraun duen bitartean.

Beste kontuari dagokionez zera izan da: funtzio bat aktibatu dela Twitterren, kontu jakin baten konexio-jatorria konprobatzeko. Jendea kontu polemikoekin erabiltzaileen profilak klikatzera joan zen berehala, eta ikusi zuten MAGA kontu ultra-eskuindar asko India, Nigeria eta halako herrialdeetakoak zirela. Espainiako kontu faxisten kasuan, Kolonbiakoak mordoxka bat.

Honek esan nahi lezake ez bakarrik bot-ak kontratatzen dituela ultra-eskuinak herrialde horietan bere ideologia zabaltzeko. Izan daitezke ekimen guztiz lokalak Indian edo Afrikan kokatuak ikusi dutenak hainbat kontu baliatuta eta monetizazio-aukerei esker, dirua egin dezaketela Mendebaldeko gerra kulturetan polemikoak diren edukiak zabalduz. Ez da ideologikoa, beste barik mezu ultrak errentegarriak suertatze direla eskala handi batean garatuz gero.

Funtzio honen gaitasuna biralki zabaldu ondoren, Twitterrek moztu egin zuen ordu batzuez, baina gero berriro aktibatu dute. Hau da, kontu jakin baten jatorria ikusi nahi baduzue, zera egin behar duzue Twitterreko interfazean. https://x.com/ERABILTZAILE_IZENA/about erako helbide batean, jarri erabiltzaile izena eta hor ikusiko duzue. Adibidez, jada Sustatuk erabiltzen ez duen Twitter kontuan: https://x.com/sustatu/about 

 

Erantzun

Sartu