Teknologia albisteak

Aplikazioa eguneratu du Berriak, audioari berebiziko garrantzia emanez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:52

Android eta iOS mugikorretarako aplikazioa berritu du Berriak aste honetan. Eguneraketan, audioari eman diote garrantzia berezia. Berriak zein albisteak entzuteko (azken hauek ahots bihurketa automatizatu txuku batekin) aplikazioan entzungailu osoago bat du orain, pantaila osoa hartuko duena, audioan atzera eta aurrera ibiltzeko, eta azkarrago edo mantsoago aditzeko aukera ere emango duena.

Entzungailu berria "iOS eta Android sistema eragileetarako egokitua dago, eta entzuteko eta kontrolatzeko aukera gehiago ditu", azaldu du Pello Urzelai Berriako IKT arduradunak albiste honetan. Aplikazioaren Entzun Berria atalean, eguneko albiste hautatuak aditzeko aukera du erabiltzaileak, eta, horretan, albisteak erreprodukzio zerrenda bat balira bezala entzuteko modua jarri duen.

Albiste idatziei dagokienez ere, nabigatzailea ireki gabe irakurri daitezke edukiak aplikazioan bertan. Aplikazioaren barruan daude halaber Berriaren zerbitzuak: komunitateko eskaintzak, zozketak, hilberriak, bilatzailea, lurraldeetako informazioa... BERRIAlagunek, erregistratuz gero, PDFa irakurtzeko aukera ere izango dute.

Berriaren aplikazioa lortzeko:

Erantzun

Sartu