Teknologia albisteak

Uriola.eus, Bilboko euskarazko agerkari digitala, itxi egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 17:01

Gaur jakinarazi du fomalki BLB Komunikazioa kooperatibak kudeatzen dituen Bilboko euskarazko bi hedabideak ixtera doazela: Prest! Deustualdeko aldizkaria (2.000 ale argitaratu izan dituena zenbaki bakoitzarekin) eta Uriola agerkari digitala (2014an jaioa). "Erabaki zaila izan da, baina saihestezina. Testuinguru sozialak eta, batez ere, ekonomikoak baldintzatuta, ezin diogu proiektuari eusten jarraitu", adierazi dute gaur Bilboko Kafe Antzokian egindako agerrladian.

BLB Komunikazioa sostengaezina bihurtu da, eta ezin diete gastuei aurre egiten jarraitu. "Kooperatiba osatzen duten Berbaizu Euskara Elkarteari zein Abante konpartsari esker zuloa murriztea lortu dugu, baina ez da nahikoa izan eta ixteko erabakia sahietsezina da", adierazi dute.

Agur oharra Uriola.eus-en argitaratu dute. "Agur esatea ez da erraza, baina harrotasunez egiten dugu: urte hauetan guztietan Bilbo euskaraz bustitzen saiatu gara, ura bezain bizia eta zabaldua den komunikazioaren bidez. Eta, azken batean, urak dakarrenak urak daroa — baina Uriola honen taupada ez da guztiz isilduko: euskararen uholdeak bidea egiten jarraituko du."

Prest! eta Uriola baino lehenago Berton aldizkaria ere argitaratu zuren, baina hira 2018an desagertu zen.

Erantzun

Sartu