2025eko Rikardo Arreg Sariak irabazi dituzte, kazetaritzaren alorrean Jenofa Berhokoirigoin kazetariak. eta Komunikazioaren alorrean ON.EUS atariak. Atzo eman zituzten Sariak Andoainen.
Jenofa Berhokoirigoin kazetariak etengabe aldatzen doan mundu baten inguruko erreportaje multi-ahostuna idatzi zuen artzaintza Argian: Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian. Epaimahaiak nabarmendu du zer ekarri duen lan horretan agerira. Artzaintza aldatzen ari dela, eta gainera feminizatzen. "Beti geldoa eta ohiturazkoa irudikatzen dugun artzaintza du aztergai, molde bizi eta zinez interesgarri batean. Elkarrizketa ezberdinen bidez, lurrik gabeko artzainen mendiko bizipenak, kezkak, plazerrak agertzen dizkigu, ustez ezagutzen dugun -gehienbat idealizatzen duguna- baina funtsean arras ezezagun zaigun artzainen egunerokotasuna partekatzeko. Hizkuntza sotil eta gozo batean dago idatzita artikulua, ez gara galtzen, alderantziz. Bortuetako ofizio batekiko begirada ezberdina bideratzeko baliosa den artikulua."
Komunikazio saria irabazitako ON.EUS atariaz zera azpimarratu zuten: "Ipar Euskal Herritik bultzaturik, munduari begira, ongi etorri ON.EUS atari partekatu berrira. Artikuluak, agenda, aholku praktikoak, bideoteka, hiztegiak, lan eskaintzak, podcastak, marrazki bizidunak… euskaraz bizi, euskara ikasi, familian, lantegian edo lagunartean gozatu, euskara erakustera eman nahi duenarentzat webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede. Horretarako, eduki praktikoak sortu, bildu eta publiko zabalaren esku ematen ditu. Espazio ezberdinetara murgilduz, euskararen alorrean ari diren eragileen gogoeta, gomendio batzuk atzematen dira, hiztegi telekargagarriak, audio-lexikoak, ahoskeraren oinarriak edota sarean diren itzultzaile automatiko batzuen loturak ere bai. Bideotekan dokumentalak, erreportajeak, tutorialak eta fikzioak begiratzeko loturak daude. Eta eguneroko korapilo txikiak askatzeko gakoak emanak dira ere bai, adituek ekarritako erantzun batzuei esker."
On.Eus egiten duen On Piztu elkarteko Maitena Arraillet eta Arantza Egigurenek jaso zuten saria oholtzan. On.eus aurtengo irailean jarri zen martxan.
Goiko argazkian (Argia, cc-by-sa): Xabier Laka eskultorearen oroitikurra eskuetan dutela, Jenofa Berhokoirigoin ezkerretan, eta eskumatan On.eus-eko Arantza Egiguren, Maitena Arrailletekin.
Irabazleek 9.000 euroko saria ere jasoko dute. Ohorezko mugarria saria eman zitzaion halaber Jakoba Errekondo Euskadi Irratian, Argia astekarian eta Elhuyar aldizkariko kolaboratzaile eta dibulgatzaileari.
Saririk gabe geratu dira finalista hauek Kazetaritza sarian:
Eta beste hauek Komunikazioaren alorrean:
Azken urteotako saridunak izan dira:
Erantzun
Sartu