Teknologia albisteak

10 urteren buruan, Tribuaren Berbak itzuliko da ETB1era

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:51

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, Tribuaren Berbak telebista saioa itzuliko da ETB1era. 2013 eta 2015 artean Kike Amonarriz soziolinguistak aurkeztu zuen hiru denboralditan, eta orain ere bera dator bueltan, Izaro Arrutik lagunduta kasu honetan. 

Euskarari eta hizkuntzei buruzko entretenimendu eta dibulgazio saioa. Gure nortasunaren oinarri den hizkuntza, euskara, izango du erdigunean, beti begirada positiboz eta modu eraikitzailean landutako edukiekin.

Sekuentzia didaktikoen atal batekin dator Tribuaren Berbak. EITBren, Orio Produkzioak ekoiztetxearen, eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioaren artean ekoitzitako atal hau.

Sare sozialetan ere egongo da Tribuaren Berbak, ohiko hiru aukera toxikoetan: X/TwitterInstagram eta TikTok. Nahieran plataforman ere egongo dira atalak, non aurreko denboraldietakoak ere badauden (33 atal lehen denboraldikoak, 13 2.ekoak, eta 14 3.ekoak). Orduan bezala badira oraingoak, 25 minutu inguruko saioak dira.

Erantzun

Sartu