Teknologia albisteak

Zentsura euskal futbol taldeen zelaietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 13:16

Azken egunetako bi albiste. Mendizorrotzako futbol zelaian, Gasteizen, Alaves taldearen Iraultza 21 taldekoak beraiek sortutako hormairudiak ezabatzen hasi dira aste honetan, isun eta mehatxuen bidez ezarritako debekuaren ondoren. Kasu honetan, Espainiako Kiroleko Indarkeriaren Arrazakeriaren eta Intolerantziaren aurkako Estatu Batzordea da debekatzailea. Iruñeko Sadar zelain, Osasunarenean, Espainiako Polizia Nazionalak inposatu du zentsura: No Hay Tregua, Barricadaren abestia, urteetan jarri dutena bertan, ez da berriro bozgarailuetan jarriko.

Iraultza 21 taldearen hormairudi multzoa 2014. urtean hasi zen sortzen, eta hainbat urtean kale-arte bilduma bat bilakatu dira,  Deportivo Alavesen eta Mendizorrotzaren historia irudikatzen. Taldeak berak egin du katalogo hau:

  • 2014 preferentzia (16 horma-irudi)
  • 2015 polikiroldegiaren fondoa (12 horma-irudi)
  • 2017 Cervantes ate erdiak (6 horma-irudi)
  • 2019 polikiroldegia izkina (2 horma-irudi)
  • 2024 gainerako cervantes ateak (14 horma-irudi)

Baina talde hori erradikaltzat joa dute Espainiako kirol agintariek, eta isun, debeku eta oharrekin jo dute Alavesen aurka azken urteetan. Azken oharra urriaren 25ean egin zuen Estatu Batzordeak. 

Alaves taldeak amore eman du, eta Iraultza 21ekoak hasi dira ezabaketa beraiek egiten, Twitterren jakinarazi dutenez. Desagertuko diren irudien artean, hauek:

Beste kontua, Osasunarena. Taldeak men egin dio Poliziaren eskaerari. No Hay Tregua abestia jartzen zuten, eta, egia da kontestu batzuetan jendeak leloa jarri ohi diela hitzei: "pero alguien debe tirar del gatillo..." esaten denean, "ETA, ETA, ETA" gehitzen dutelako batzuek.

Osasunak jakinarazi du jada ez dutela gehiago jartzen Barricadaren kantu hori, baizik eta beste bat: En Blanco y Negro

 

Erantzun

Sartu