Teknologia albisteak

Kaixomundua lehiaketaren 2024ko edizioan saritutako ikasleen webguneak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-07 : 14:10

PuntuEus-ek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren bosgarren edizioko irabazleak jakinarazi zituzte joan den ostiralean. Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak.

Jarraian, errepaso bat webgune irabazleei:

  • Psikologikoki.eus (DBHko lehen zikloko kategorian irabazlea), Beasaingo Ikastolako ikasleen lana.
  • Digema.eus emakumezkoen digitalizazioaz informatzen duen webgunea (DBH, bigarren zikloa), hau ere Beasaingo Ikastolan egina. Artikulu hau ilustratzeko bere abia-orrialdea jarri dugu.
  • Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen webgunea Lekaroz BHIn egin dute (batxilergoko saria)
  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoko https://kaonbi.eus  webgunea (LHko saria), katuen adopzioari buruzkoa.

Euskal Herriko 54 ikastetxek parte hartu dute guztira, 1.334 ikasle, 479 taldetan, orain arteko kopururik handiena. Zenbaki hauek orain arteko ediziorik arrakastatsuena egin dute aurtengo deialdia. Aipua merezi duten beste batzuk multzo horretan:

Ikusten duzuen moduan, KaixoMundua.eus lehiaketarako ikasturtean zehar ikasleek webgune erreal bat sortu dute, eta kontsumitzaile digital izatetik, sortzaile digital izatera pasatu dira. Bestalde, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza indartzea ere bada proiektuaren xedeetako bat.

Sari banaketa EITBren egoitzan izan zen joan den ostiralean. Leire Martinezek gidatu zuen ekitaldia, eta, besteak beste parte hartu zuten: Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak, Amaia Abandak, Gladys Sariaren hirugarren edizioaren irabazleak, Nagore Ruiz de Escuderok, Kaixomundua.eus lehiaketako epaimahaikideak (eta Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresakoak) eta Vanesa Fernandezek, EITB MEDIAko Kultura eta Euskara zuzendariak.

Bideoan geratu zen grabatuta ekitaldia, hemen duzue.

Erantzun

Sartu