Manga komiki sorta batean oinarritutako anime-a (marrazki bizidun japoniarrak) da Mushoku Tensei. Fikziozko mundu berezi samar batean gertatzen da akzioa, eta mundu horretako giza arrazaren hizkuntza... euskara da! Idazkera asmatu batekin errepresentatzen den euskara eta, izatez, euskara naturala ere ez dirudiena. Euskaldunik erabili gabe asmatu duten euskara moduko bat.
Batetik, erabiltzaile japoniar batzuek agertzen diren karaktereen irakurketa eginez, euskarazko hitzak aurkitzera iritsi dira (ezabatu, labarra, generoa...). Goiko irudian irudi hori, zaletu japoniar baten mezu batetik ateratakoa.
Bestetik, nonbait, pertsonaia batzuek pseudo-euskara batean hitz egiten dute. Itxura batean, kontsonanteak aldatzen dituen pseudo-euskara bat da hori. Baliteke gidoilariek itzultzaile automatikoren bat erabiltzea japonieratik euskara sortzeko, baina gero kontsonante eraldaketak ere aplikatzen dituzte... Itxura batean, kontsonante eraldaketak bi norabidetan dira, eta hemengo hauek izan daitezke.
b <> z | d <> x | g <> v | h <> t | k <> r | m <> p
Disparate bat dirudi, ezta? baina, ulertzeko, ikus ditzagun pantaila irudi batzuk, non entzuten dena analisatu den, azpitituluetatik zentzua ateraz:
Entzuten dena: letenenvo -> (kontsonante eraldaketa) -> lehenengo
Entzuten dena edo: bein tiburunba -> (igar dezakegunez...) -> bein tibrunhba -> (kontsonante eraldaketa) -> zein hizkuntza
Entzuten dena edo: tiku barukuseben kusiba -> (igar dezakegunez...) -> tiku valxeben xiba -> (kontsonante eraldaketa) -> hiru galdezen diza (?)
Entzuten dena: taka ele -> (kontsonante eraldaketa) -> hala ere
Telegrameko zaletu euskaldun batzuen zirkuluetatik jaso dugu informazio fantastiko hau, eta zaletuen wiki batean baieztatu dugu. Mushoku Tenseiren unibertsoa "sei-aurpegidun mundua" da, eta sei arraza bizi dira bertan. Giza-arraza da horietako bat, eta hauen hizkuntza da giza-hizkuntza, euskaratik modu bitxi eta beharbada absurdo horretan eratorri dutena.
"Giza-hizkuntza" delako hori fikzioaren elementu bat da nonbait anime/manda sorta osoan, eta han hemenka hizkuntza horren alfabetoa ageri da irudietan, hala nola beherago itsatsi dugun adibidean. Hala ere, entzunez... ez dakigu atal askotan agertzen ote den, baina bai behintzat s02e09 atalean. Eta Bittorrent sareetan egon badago atal hori, interesa duenak jaitsi dezala.
Erantzun
Sartu